diskoa

"Geure Kolkotik" 2010




Aurretiaz komentatutako lan bat kaleratu berri da eta salgai dugu jada dendetan, pieza berrien "Geure Kolkotik" diskoa alegia. Trikitixa Elkarteko bazkideok etxean jasotzen hasi gara, beraz bazkide zaretenok ez ezazue erosi laster jasoko duzue eta. Bestela, erosi nahi izan ezkero, Elkarren eskatu dezakezue besteak beste.

Lan honetarako bost trikitilarik hiruna kanta sortu dituzte eta perkusioak baino ez ditu laguntzen. Hauek dira diskoan parte hartu duten soinujoleak: Kristina Solano, Edurne Iturbe, Maixa, Urtzi Enrikez eta Izer. 15 pieza dira beraz guztira eta kanta instrumentalak eta letradunak tartekatzen dira.

Lehendabiziko entzunaldi baten gustatu zait. Orain sakonago aztertu eta gozatu beharra daukat.



Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *