diskoa

"Herria", proiektuaren lurreratzea




Esku artean dugu euskal kanta tradizionalen trilogiaren azken lana, heldu da lurreratzeko momentua eta horrek baloraziotxo bat merezi du.




"Herria" da proiektua borobiltzen duena eta aurreko diskoetan baino parte-hartzaile gehiago daude bertan. Agian ez izen handikoak edo medioetan maiz agertzen direnak, baina niri behintzat interesgarriagoa iruditzen zait ezagutzen ez ditudan musikariak horrelako lan baten bidez ezagutzea, behin eta berriz komunikabideetan agertzen diren izar internazionalak entzutea baino. Musikari gehiago egoteak, sinple esanda musika gehiago egotea ere ekarri du. Nabaritzen da "Herria"-n askozaz instrumentu gehiago dagoela eta ez dela aurreko lanak bezain minimalista. Horren adierazle, aurkezpen singlea, "Egun Da Santi Mamiña" alegia:






Kepak berak aurreratu du argazki eta bideo material asko duela eta uste dut laster dokumental bat ikusteko aukera izango dugula hiru urte hauetako bidaiarekin. Alabaina, momentu honetan Junkera hara eta hona dabil diskoa aurkezten eta oso harrera ona jaso du egon den txokoetan. Hurrengo bideoa, aurkezpen eguneko momentu bat islatzen du eta ikusi ahalko duzue, erreportariaren hanka sartze batzuez gain, Keparen umorea zelakoa den, jotzen duen kanta zirikagarria dela argi dago eta.






Bi urte igaro dira Kepak lehendabiziko lana kaleratu zuenetik eta orduztik, hamaika hitz esan dira proiektu honen inguruan. Batzuk gozoak, beste batzuk garrats xamarrak eta beste batzuk gazi-gozoak. Baina uste dut hitz jario hori kaleratzen den edozein lan artistikorekin batera doala, denon gustura zerbait sortzea ezinezkoa baita. Nik neuk ere aitortu beharra daukat ez direla Kepak dituen disko guztien artean nire kuttunenak, baina uste dut izan duten eragina aintzat hartzekoa dela. Hor duzue hiru lan hauek biltzen dituen bideoklipa:







Diskoa Spotify-n duzue entzungai, horrela norberak bere balorazioa egin ahal izateko:

Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *