diskoa

Kherau taldearen aurkezpen lana



Geroz eta gutxiago falta da Durangoko Azokarako eta diskoetxe guztiak martxan dute mekanismoa nobedade guztiekin garaiz iristeko. Lan berri horien artean, Kherau taldearen aurkezpen diskoa nabarmendu behar da. Oraindik ez dago informazio askorik, baina jakin badakigu taldekideen artean Alex Garcia trikitilaria dugula. Beste kideak ikusita, Korrontzi edo Adarrots taldeen estiloko lana izango dela aurreratuko nuke, baina entzun arte ezin ezer ere ez baieztatu.


Taldekideak


Diskoaren izenburua "Munduan Ortozik" izango da eta aurrerapen single-arena ordea "Zortzi nobio". Ez dakit Hiru Trukuk lehendabiziko diskoan Lezaman bildutako kantaren bertsioa edo kanta berria izango den, baina seguru harritzen gaituela emaitzak.

Baga-Biga diskoetxeak kaleratuko du eta printzipioz azaroaren bukaeran dendetan izango dugu Azoka heldu arte itxaron ezin dutenentzat. Informazio gehiago Kherau-ren blogean duzue.


Diskoaren azala


Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *