diskoa

Kherau, "Munduan Ortozik"



Gutxitan gertatu zait disko bat lehendabiziko aldiz jartzean horrelako zirrara bat sentitzea. Izan ere Kherau taldearen aurkezpen lan honek izaera berezia dauka, nostalgikoa batzutan; energikoa bestetan. Partaideak ikusita, aurretiaz nekien kalitatezko albuma izango zela, baina egia esan ez nuen pentsatzen ezusteko hain atsegina hartuko nuenik. Gainera, aparteko sorpresa bat ere jaso dut diskoan parte hartu duten kolaboratzaileen zerrenda ikustean, Isabel Sierra trikitilariaz gain Eneritz Gorritxategi berriztarra ere ageri delako soinu txikia lagun duela. Azken hau ezagutzen ez dutenentzako, jakin "Ene Bada" taldeko buru zela Edurtzeta Ania panderojolearekin batera eta dudarik gabe Bizkaiko soinujole puntakoena dela.

Diskoa 11 kantaz osatuta dago eta bertsioez gain, badaude taldekideek asmatu dituzten obrak ere. Pieza batzuk nabarmentzekotan, benetan gozagarriak dira "Maritxu" eta "Zortzi nobio" kanta euskaldunak eta "Erresiñola" Kataluniako kanta tradizionala. Diseinuari dagokionez, azken boladan bogan dagoen estilo sinple eta minimalista da nagusi, nahiz eta argazkiekin jantzi duten liburuxka eta horrek asko aberasten duen lana.

Durangora hurbiltzen bazarete, benetan gomendatzen dizuet diskoa erostea, ez zarete damutuko eta. Bide batez, jakin Ahotsenea Aretoan saiotxoa eskainiko dutela igandean goizeko 11:00etan. Bien bitartean, kanta batzuk entzun ditzakezue honezkero taldearen MySpace orrialdean:



Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *