Korrontzi eta Oinkari dantza taldeek prest dute haien lan berria, "Infernuko Hauspoa" izenburupean aurkeztuko dena hurrengo orduetan. Musikariak, berrogei dantzarirekin batera arituko dira emanaldietan eta honezkero hamaika saio eskaini dituzte gure geografian zehar. Hurrengo asteburuan ere ikusteko aukera izango ditugu, Durangoko Azoka dela eta abenduaren 8an emanaldia eskainiko dutelako Plateruenan.

Disko berri hau Durangoko Azokan erosteko aukera izango dugu, Baga-Bigak izango duen stand-ean. Bien bitartean gaur kaleratu duten bideoklipa duzue bertan, arras ezaguna den kanta bat oinarritzat hartu dutelarik: