diskoa

ZORIONAK ETA URTE BERRI ON! / 2010.a LABURBILTZEN



Egun gutxi geratzen dira egutegia aldatzeko eta lehendabizi gabon jai zoriontsuak eta urte hasiera ona opa nahi dizkizuet. Hitzok ilustratzeko, panderoko ikasle batek urte amaierako afarira ekarri zigun zorion-postala erakutsi nahi dizuet. Egilea Etzozi Gandariasbeitia da eta akuarela teknikaz honako artelana egin zigun:


Eskerrik asko Etzozi, estimatzen da


Urtea amaitzear da eta garai egokia da azken 12 hilabeteetan gertatutako laburbiltzeko.

Blogari dagokionez, 80 sarreratik gora argitaratu dira aurten eta geroz eta jende gehiago pilatzen hasi da webgunearen inguruan; 11.000 bisita baino gehiago jaso ditu urte bitan eta parte-hartzea ere gora doa egunetik egunera. Horren adierazgarri dira Facebook-en dagoen orriak eskaintzen dituen estatistikak. Hauen arabera orrialdeak 430 lagun baino gehiago biltzen ditu, haien artean ia 400 erabiltzaile aktiboak dira, astean 200 bisita baino gehiago jasotzen ditu eta sarrera bakoitza 1000 aldiz baino gehiagotan ikusten da. Datu demografikoak ere eskaintzen ditu Facebook-ek, horra hor:




Irudian klikatu handiagotzeko


Bestetik, ez dakit nirekin ados egongo zareten, 2010.a Esne Beltza taldearen urtea izan dela baieztatzerakoan. Dudarik gabe arrakasta itzela lortu dute bigarren diskoarekin, hamaika kontzertu eskaini dituzte munduan zehar eta nire ustez garrantzitsuena, orduraino euskal musika askorik entzuten ez zuten pertsonengana indarrez heldu da. Hala ere, izan dira bestelako argitalpen garrantzitsuak, Joseba Tapiak lau urteren ostean kaleratutako lan berria edota Kepa Junkerak aurten amaitutzat eman duen euskal kanta tradizionalen trilogia esaterako. Formazio berrien diskoak ere argitaratu dira, besteak beste: Emon, Ze Esatek!, Sokaide edo Kherau. Eta ezin ahaztu urte asko hauspoa astintzen dabiltzanak, Gozategikoak alegia.

2010.a urte emankorra izan da dudarik gabe!


Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *