diskoa

SPOTIFY + TRIKITIXA


Gehienok ezagutuko duzue Spotify plataforma; musika dohainik, legalki eta "streaming" bidez entzuteko programa. Ezagutzen ez duzuenontzat bertan duzue aurretiaz kaleratutako sarrera, zeinetan argibide gehiago ematen diren: "SOFTWARE GOMENDIOA: Spotify". Sasoi horretan ez, baina gaur egun gonbidapenik gabe deskargatu eta izena eman dezakezue hurrengo estekan: "Spotify Open". Beraz, aukera aprobetxatu, ez zarete damutuko eta!

Hilabete batzuk daramatzat Spotify-tik nabigatzen, musikari berriak ezagutzen eta estilo berriak deskubritzen, baina soinu txikiari eskainitako erreprodukzio zerrenda bat ere badaukat eta zuekin konpartitu nahiko nuke. Bertan duzue neure bildumatxoa, hamaika trikitilari eta soinujoleen kantekin. Ekarpenik baldin badituzue, eskertuko nizkizueke.



Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *