Arabatik datorkigu oraingoan gonbitea, izan ere martxoaren 27an Baserri Azoka ospatuko dute Okondon eta bide batez Eskualdeko Trikitilarien I. Topaketa antolatu dute. Herriaren kokapena ezagutzen ez duzuenentzat, jakin Aiarako Kuadrillan dagoela eta Bizkaiaren mugakide dela.

Martxoaren azken igande horretan goizetik hasiko dira topaketako egitasmoak. Bertan duzue eguneko egitaraua. Animatu eta hurbildu Okondora!