2007an "Gauaren Helduan" kaleratu zutenetik hamaika emanaldi eman dituzte eta lan berri bat kaleratzea erabaki du bikote gipuzkoarrak. Gauza gutxi dakigu momentuz, baina martxorako espero da eta erromeria diskoa izango dela ematen du.
Imuntzi eta Belokiz gain, Jimmy Arrabit, Arkaitz Miner eta Urbil Artola musikariek ere parte hartuko dute Elkar diskoetxeak argitaratuko duen lanean. Laster berri gehiago...