diskoa

"Gezurra ez da egia", Imuntzo eta Belokiren berria



Hogei urte igaro dira "Jo ezak" lehendabiziko lana kaleratu zutenetik eta disko berriarekin datozkigu Imuntzo eta Beloki, "Gezurra ez da egia" izenburupean. Diskoa Elkar argitaletxeak plazaratu du eta azalean ikusi dezakezuenez diseinuan argazkiak berebiziko garrantzia du. Esango nuke estetikan behintzat modernitatearengatik apostatu dutela; musikalki entzun arte ezin jakin.




Diskoa aurkeztu zen orain dela egun batzuk eta salgai dago besteak beste Elkar atarian. Horra hor aurkezpeneko argazki bat ere:




Hor dituzue Elkarrek argitaratutako erreseina eta baita iragarkia ere:

"Gezurra ez da egia diskoan zertzeladaz beteriko triki-mundu espresibo anitzaz gozatu ahal izango dugu. Tradizioari loturiko piezetan, dantza soltearen graziak eta energiak harrapatzen gaituzten bitartean, bestelako kantuetan, musika moldaketa eta interpretazio bikainak, musika talde eraginkor bat, ideia garaikideak eta produkzio modernoa ere aurkitzen dira. Erromeriaren arima ikaragarri elikatzen duen egiazko jakia da disko honen benetako altxorra."






Eguneraketa. Spotify-n entzungai dago jada diskoa: Imuntzo Eta Beloki – Gezurra Ez Da Egia

Iturria: Elkar Argitaletxea



Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *