diskoa

HAUSPO ARTEAN



Orain gutxi Euskal Herrian 10.000 trikitilari inguru garela irakurri nuen, baina ezagutzen ditugu arrazoi bategatik edo besteagatik nabarmendu diren horiek?

Trikitixaren munduan murgilduta gaudenok jakin badakigu soinujole hauek oso garrantzitsuak direla gure ekosistema honetan. Batzuk txapelketetan aritzeagatik, beste batzuk kantagintzan, asko irakaskuntzan... Zergatik bada ez ezagutu haien bilakaera, interes, ikuspegi edo egindako ekarpenak?

"Hauspo Artean" proiektu honen bidez, trikitilari horien testigantzak jaso eta helaraziko ditugu, teknologia berriek ematen duten aukera aprobetxatuz. Bideoz grabatutako erreportaje laburrak izango dira, errez ikusteko moduko elkarrizketa arinak. Behin-behineko zerrenda bat badago eta batzuekin harremanetan nago nondik norakoak zehazteko, baina zer esana duen soinujoleren bat inguruan baduzu edo zeure burua ekimen honen barruan ikusten baduzu, e-posta bat bidali edo iruzkin bat egin sarreran eta zurekin kontaktuan jarriko naiz.

Asmoa Aste Santuko oporraldietan lehendabiziko atala argitaratzea da. Maiztasun finkoa lortzea zaila izango den arren, ahalik eta saio gehien kaleratzea da xedea.

Adi beraz, laster lehendabizikoa izango baitugu gure artean eta.





Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *