Martxoarekin batera San Josetako Trikiti Jaialdia datorkigu. Hilaren 19an ospatuko da arratsaldeko 18:00etatik aurrera eta aukeratutako lekua, azken urteetan bezala Azpeitiko Izarraitz pilotalekua. Sarrerak 12 euroren truke lortu ditzakegu eta honako partaideak arituko dira:
- Agirrebeña anai-arrebak eta Harkaitz Allur
- Javier López Jaso eta Marcelo Escrich
- Itxaso eta Irune Elizagoien
- Esne Zopak
- Edurne Iturbe eta Oihana Irastortza
- Astiazaran anaiak eta Leire

Iturria: Euskal Herriko Trikitixa Elkartea