Ekainaren 4ean ospatuko da Euskal Herriko Trikitixa Eguna Durango-Iurretan eta Oskar Estanga trikitilariak biribilketa bat sortu du bertaratuko diren guztien arten jotzeko. Abestiaren izenburua Tiliño da, Iurreta inguruko trikitilari ezagunari erreferentzia eginez. Bertan duzue kanta entzuteko aukera eta baita partitura ere hurbiltzeko asmorik baduzue lantzen joateko.
