Erromeria Eguna ospatuko dute Bergaran hilaren 14ean. 12:30etan emango diote hasiera Bergarako trikitilari eta dantzariek kalejira eta erakustaldi batekin. Gero bazkaria izango da eguerdiko 14:30etan eta ondoren, erromeria, triki-poteo eta dantzaldia antolatu dituzte bertaratzen direnentzako.
Bazkarirako txartelak salgai daude 15 €-ren truke Bergarako Kultur Etxean eta Ariznoa eta Deportibo tabernetan. Informazio gehiagorako Kultur Etxera deitu: 943 77 91 59
