diskoa

Euskal Herriko Trikitixa Eguna



Hilabete baino ez da geratzen Euskal Herriko Trikitixa Egunerako. Aurten aurretiaz esan bezala Iurreta-Durangon ospatuko da ekainaren 4ean. Ekitaldiak goizean hasiko dira eta iluntzerarte gutxienez luzatuko dira. Bertan duzue egitaraua:

  • 11:00etan Iurretan bildu. Ondoren kalejira Iurreta eta Durangon
  • 12:30etan Tiliñori omenaldia Iurretako plazan
  • 14:30etan Bazkaria Landakon
  • 17:30etan GOZATEGI taldearekin erromeria
  • 19:30etan jaiaren amaiera

Bazkarirako tiketak 15 €-ko salneurria dute eta aldez aurretik erosi behar dira, egunean bertan ezingo direlako eskuratu. Tiketak erreserbatzeko e-posta bat bidali helbide honetara trikitixa@trikitixa.net edo telefono zenbaki honetara deitu 943 83 28 28. Maiatzaren 26a baino lehen burutu behar da erreserba eta ordainketa ere bai.



Gogoratu kanta bat dagoela denok batera jotzeko eta letra ere badaukala, hurrengo triptikoan ikusi ahalko duzuena. Klik egin irudiotan handiago ikusteko.

Besterik gabe, ea bertaratzen diren/garen guztiok ondo baino hobeto pasatzen duten/dugun.






Iturria: Euskal Herriko Trikitixa Elkartea


Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *