Trikizioko soinujole eta abeslari ezagunak denboraldi batez utzi behar du taldea ahotsean arazo batzuk direla eta. Orain dela gutxi Ze Esatek! taldea utziko zuela irakurri genuen eta oraingoan urte askoz gidatu duen formazioa alde batera utzi beharko du, hilabete batzuetarako ez bada ere. 2012rarte agian ezingo da bueltatu, baina seguru indarrez etorriko zaigula orduan.
Bere hutsunea pertsona bik beteko dute. Alde batetik Etxe abeslaria izango dugu eta bestetik, Ruben Isasi trikitilaria.
Bertatik ere animo asko eman nahi dizkiogu Xabiri, guztiz berrindartu eta lehenbailehen itzuli daitela. Eutsi Xabi!

Argazkia: Xavier Minguella