Aurreko urteetan bezala kalean da jada Faborez serieko 5. alea, Euskal Herriko Trikitixa Elkartearen eskutik. Oraingoan honako bikoteek parte hartu dute:
- Olarte eta Urdangarin
- Elortza anaiak
- Harkaitz Allur eta Idurre Arriola
- Astiazaran II.a eta Izer

Lana Donostian aurkeztu dute egunotan eta ohitura den legez, erromeria antolatu dute uztailaren 4ean, Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean albuma aurkezteko. Emanaldia 20:00etan izango da eta diskoko kantez gain, pieza gehiago ere eskainiko dituzte bikoteek.

Donostian egindako aurkezpenaren irudia