Egun gutxi barru Euskal Herriko Trikitixa Eguna ospatuko da Iurretan eta bertan Tiliño trikitilaria omenduko da. Hala ere orain dela egun gutxi bere emaztea, Mari Tere Zugaza-Artaza, zendu zen eta omenaldi emozionantea eskaini zioten aurreko ostiralean. Kulturaren alde urte asko lanean eman zuen Mari Terek eta esparru askotan gainera. Dantzan, antzerkian, musikan, irakaskuntzan,... euskaltzale nekaezina zen eta urteetan emandako guzti hori eskertu nahi izan zioten bere agurrera bertaratu ziren guztiek. Horrelako pertsonek uzten duten hutsunea bete ezina den arren, seguru norbaitek hartuko duela lekukoa.
Omenaldian gure soinu txikiak ere lekua izan zuen eta bertan izan ziren Joseba Tapia, Iñaki Zabaleta, Motriku edo Kepa Junkera esaterako.
Mari Tere, Goian bego

Argazkia: Iban Gorriti