diskoa

Oñatiko trikitixa ikasleen maketa



Oñatiko Jose de Azpiazu musika eskolako ikasleek maketa grabatu dute eta atzo aurkeztu zuten jendaurrean. San Anton plazan erromeria antolatu zuten lan hau aurkezteko eta ikasle guztiek parte hartu zuten bertan, 55 trikitilari eta 20 panderojole hain zuzen ere.

Lan honen gidaritza Harkaitz Allur irakasleak hartu du bere gain eta dudarik ez dago egitasmo motibatzaile eta aberasgarria izan dela ikasleentzako. Normalean jotzen dituzten 35 piezekin osatu da diskoa eta salgai dago musika eskolako idazkaritzan 6 euroren truke.




Bertan duzue honen berri ematen duen erreportaia:




Iturria: goiena.net

Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *