diskoa

DISKOA GRABATZEN



Hilabeteko isilunearen ondoren, berriekin nator. Blogean beste musikari eta taldeen diskoen gaineko informazioa ematen dugu eta oraingoan, neureaz hitz egite tokatzen zait.


Aste Santuko oporraldian gitarra hartu eta 10 kanta azaleratu ziren, bai musika eta baita hitzez ere. Gauean sortu eta hurrengo egunean grabatzen nituen eta horrela maketatxoa osatu nuen egun gutxitan. Ingurukoekin konpartitu eta ganorazko disko bat kaleratu behar genuela erabaki genuen. Hori da azken bi hilabetetan egiten aritu garena eta momentu honetan azken moldaketak eta kolaborazio berezi bat baino ez zaigu falta.


Argazkia: Asier Olazar


Triki diskoa izango ez den arren, izango du bere lekua soinu txikiak ere eta hurrengo argazkietan ikusten duzuen moduan hauspoa astindu genuen estudioan. Irudiotan, diskoan parte hartu duen Xabi Solano ikusi dezakezue, baita neure lagun eta laguntzaile fina den Asier Olazar eta ni neu azkenekoz. Ekozipen musikalaz arduratzen dena ere trikitilaria da, Asier Ercilla hain zuzen ere. Azken kolaborazio berezia ere trikitixarekin etorriko zaigu, baina momentuz ez dugu izenik emango...









Diskoaren grabaketa eta ekoizpen prozesua hurrengo webgunean jarraitu dezakezue:



Informazio gehiago emando dizuet laster, baina bien bitartean eskertuko nizueke berria zabaltzen joatea, ea lortzen dugun lanari zabalkunde polita ematea. Laster arte!



Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *