diskoa

ESNE BELTZA 3.0



Esne Beltza taldea bere hirugarren lana izango dena preparatzen dabil eta oraingo honetan CDaz gain DVD bat ere argitaratuko dute biran emandako irudiekin eta baita abuztuaren 18an Donostian eskainiko duten kontzertuarekin. Egun honetan gainera gonbidatu bereziak izango dituzte, aurrerago ikusiko dituzue zeintzuk... baina potenteak dudarik ez.

Diskoaren izenburua "Hiru kolpetan" izango da eta abendurako plazaratuko dute, Durangoko Azokan salgai egongo delakoan. Musikaz gain irudi eta testuek garrantzia handia izango dute lan honetan, proiektu multimedia itzela osatuz. Horren ondoren atsedenalditxo bat hartuko dute zuzenekoei dagokionez, pilak kargatu eta berriz ere plazak betetzeko.

Animo eta zorterik onena Xabi Solano eta konpainiarentzako!


Argazkia: Saioa Cabañas (www.gauilunak.com)


Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *