diskoa

Ai Ene taldea




YouTuben nabigatzen noizbehinka altxorren bat topatzen dugu eta nik batekin topo egin nuen orain hilabete batzuk, Iosune Marin kantautorearen bideo batekin alegia. Honen bitartez ezagutu dut talde berri hau, Ai Ene izenekoa. Iosunek gitarra eta ahotsa izaten ditu lagun, baina bertan trikitiak ere badu bere lekua Eneritz Bengoetxearen eskutik. Neska bi hauez gain bi mutilek osatzen dute formazioa, Adrian Elustondo baxuan eta Iñaki Letamendia perkusio eta baterian.



Bertan dituzue ekitaldi bateko bideo pare bat, eta nahiz eta oso ondo ikusi eta entzuten ez diren, nabari da zein ondo landuta dagoen proposamena. Gainera oso errepertorio anitza dute, erreta ez dauden kanta askorekin eta baita konposizio propioekin ere.








Edozein txokotan eurekin kontatu nahi izan ezkero bertan duzue haien e-posta helbidea: aienetaldea@gmail.com




Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *