Jose Ramon Zubizarreta, "Landakanda" ezizenaz ezagutzen duguna, badu zer kontatu bizitzan zehar bildutako bizipenen inguruan eta horrexegatik Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak liburu biografikoa argitaratuko du azaroaren bukaeran.
Miel Anjel Elustondo azpeitiarrak hartu liburua idaztearen ardura eta Durangoko Azokan salmentan izango dugu. Bertan 79 urteko panderojolearen pasadizoak irakurri ahalko ditugu. Oraindik emanaldiak eskaintzen dabil eta ez dauka belaunaldi gazteengana hurbiltzeko arazorik azkoitiarrak. Lajarekin batera jo izan du azken hamarkadetan eta honekin lau disko ditu grabatuta. Seguru pasarte interesgarri asko irakurri ahalko ditugula liburuan...
