Oñatiko Lizargarate Trikitizale Elkarteak urteak daramatza jaialdi eta bestelako ekimenak antolatzen eta oraingoan proposamen aparta egin dute Nazioarteko Trikitixa Jaialdiaren hurrengo egunerako, urriaren 29rako alegia. Begira zer nolako egitaraua:
11:00-12:00: Workshop musikari kanpotarrekin, Joseba Tapiak gidatua.
12:00-12:30: Pikoteoa
12:30-13:30: Workshop bertako musikariekin, Joseba Tapiak gidatua.
13:30-14:30: Kalejira herrian zehar.
18:30-19:30: Soinu emanaldia UMEREZ tabernan:
-Cryille Brotto eta Alexandra Lacouchie
-Izer, Laja eta Narbaiza
-Elustondo anai arrebak
19:45-20:45: Soinu emaldia PAKO tabernan:
-Stephen Doherty eta Patric Doocey
-Jorge Arribas eta Diego Galaz
-Tapia eta Leturia
20:45- Kalejiran afaltzera
21: 30- Kiroldegiko frontoian HERRI AFARIA eta gero ERROMERIA:
-Oñatiko taldea (Agurtzane, Ezozi, Gorka eta Iñaki)
-Jon Ostolaza, Mikel Alkorta, Iker Goenaga eta Tapia
-Egurrola, Jauregi eta Berastegi
2:30- Poteoa Oñatiko tabernetan
Afarirako txartelak erosteko azken eguna urriaren 23a izango da eta salgai daude Oñatiko, Umerez, Urbia eta Kultur Etxean.
(kalitatezko irudia argitaratzean eguneratuko da)