Azken asteetan biziki jarraitzen dudan txokoa gomendatu nahi dizuet, Infernuko Hauspoa blog honen "senitarteko" bolga. Andoni Lizarralde bergararrak kudeatzen du txokoa eta material ikaragarria biltzen ari da pixkana-pixkanaka.
Bertan txapelketen edo bestelako emanaldien bideo, argazki, soinujoleen fitxategi, etab.ez gozatzeko aukera izango dugu. Gainera material guztia kalitatezkoa eta oso konpletua.
Animatu eta bisita egin ezazue, ez zarete damutuko eta!
