diskoa

Nazioarteko Trikitixa Jaialdia iruditan (Bizkaia)


  Aurreko larunbatean Getxon ospatu zen Nazioarteko Trikitixa Jaialdiko irudiak dituzue bertan. Lehendabizi Kris eta Xabi Solano agertu ziren DZaren laguntzaz, eurek konposatutako pieza ederrak joz. Ondoren Galiziatik Bieito Romero, Luar Na Lubreko sortzailea, etorri zen eta besteak beste hain ezaguna den O Son Do Ar pieza eskaini zuen beste musikari biren laguntzaz. Euskal Herria eta Kataluniako uztartzea ordezkatu zuten Urtzi Enrikez eta Marc del Pino agertu ziren hauen ostean eta saio landua eskaini zuten pieza herrikoi eta konposizio propioak nahastuz. Gerora Kataluniako Guillem Anguera, Txala taldeko partaidea, taularatu zen beste bi musikariekin eta azkenik Kepa Junkera irten zen, Jose Luis Canalekin batera, jaialdiari bukaera emateko. 

Bertan jaialdia argazkitan:

















Argazkiak: Asier Olazar eta Gaizka Peñafiel

Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *