diskoa

Nazioarteko Trikitixa Jaialdia Bizkaian


      Orain egun batzuk Nazioarteko Trikitixa Jaialdia ospatu zen Andoainen eta bertaratu zen jendearen iritziz oso egun ederra izan zen hura.

Beste urte batzuetan bezperan egiten zen Bizkaian jaialdia, baina aurten aldatu egin da eta azaroaren 19an ospatuko da Algortako Andres Isasi musika eskolan, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Ohitura den legez, kontzertuaren ostea trikisession-a egingo da Inguruko Glass tabernan.

Jaialdi honek Andoainen ospatu zenarekin aldaratuta parte hartzaile ezberdinak ditu, honakoak alegia:

- GALIZIA: Bieito Romero (Luar Na Lubre), Xan Cerqueiro eta Diego Barral

- KATALUNIA: Guillem Anguera, Hector Beberide eta Isidre Sans

- EUSKAL HERRIA: Kepa Junkera eta Jose Luis Canal, Kris eta Xabi Solano, Urtzi Enrikez eta Marc Del Pino (katalana)

Sarrerak salgai daude jada 8 euroren truke Algortako Kultur Etxean eta baita interneten ere (www.generaltickets.com). Egunean bertan ere erosi ahalko dira takilan.




Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *