diskoa

Elizagoien ahizpak




Etxalargo Itsaso eta Irune Elizagoien azken urteetan ezagun egiten ari dira trikitixa txapelketetan izaten ari duten arrakastagatik. 




Izan ere, ahizpak, 11-12 urterekin lehendabiziko txapelketak irabazten hasi ziren eta egun Euskal Herriko txapeldunak dira nahiz eta oraindik ere oso gazteak izan. Orain aste pare bat esaterako Zaldibarko txapelketa irabazi zuten, bertan egoten den mailaren adierazgarri. Haien irudiak eta bideoak ikusteko webgunerik egokiena Txoko Musikala duzue, bertan azken urteotan txapelketetan izan duten ibilbidea ikusi eta entzun ahalko duzuelako. Bertan eredutxo bat:




Facebook-en badute perfila haien berri jasotzeko, hona hemen: http://ttiki.com/33275

Zorterik onena bikotearentzako, trikitixak behar dituelako belaunaldi berri eta emankorrak!

Bideo eta irudia: Txoko Musikala

Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *