diskoa

ESNE BELTZA, freedom / 3 Kolpetan



     Blog honetan orain dela hilabete batzuk Esne Beltzak lan berria preparatzen ari zela adierazi genuen eta lan hori eskuragai dago jadanik. Durangoko Azokarako kaleratu dute eta edizio berezi baten erosteko aukera izan dugu bertan, izan duten arrakastarekin agortuta ez badaude agortzear izango direlako. Baina lasai, edizio normalak eduki berdinak dituelako; DVD, argazki-liburuxka eta CDa alegia.

DVDan kontzertu ezberdinetako irudiekin egindako muntaia sartu dute eta batetik bestera egiten dituzten aldaketak oso ondo eginak daude egia esan. Zaila da Esne Beltzak zuzenean duen esentzia hori islatzea, baina nire ustez lortu dute DVD honetan Plateruena, Japonia eta Donostian emandako emanaldien grabazioekin. Bestetik argazkiez hornitutako liburuxka ere badu lanak barruan, Saioa Cabañas (Gauilunak) egindakoak hamaika kontzertutan zehar. Irudien aukeraketa paregabea da eta egitasmo honen inguruan biltzen diren pertsona guztiak ikusi eta ezagutzeko abagunea ematen du. Azkenik CDa dugu, zeinetan 4-5 bertsio daude, zuzenekoetan entzun izan dugun "Bozgorailuetatik" kantaren moldaketa tartean. 10 bat konposizio berri ere badakartza diskoak, aurreko lanen harian, singlea den "Nahi dut" barne. Hona hemen DVD/CDaren trailerra eta singlea:





Exitua bermatuta dauka lan honek eta Azokan ikusi ahal izan dudanagatik, talde honen ibilbidean mugarri bat izango dela esango nuke. Nik behintzat orain gutxirarte zerbait entzuten nituen baina talde honen gidaria hobeto ezagutzeko aukera izan nuenetik, hurbilagotik jarraitzen ditut eta geroz eta gehiago harritzen naute. Izan ere asko pozten nau egitasmo honen arrakastak, proiektu baten hasieratik sinisten denean beranduago edo lasterrago fruituak ematen dituelako eta esnebeltzatarrak orain jasotzen ari dira hasierako lan guzti horren emaitza, entzuleen babes eta jarraipen sutsua alegia. Apustu handia egin zuten hasierako lan harekin eta euskal musikaren mundua irauli egin dute orduz geroztik.

Proiektu ona eta lantalde hobeagoa, osagai apartekoak lan borobil hau sortzeko. Bejon daiela!


DVD/CDaren azala


Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *