diskoa

HALA DZIPO, kantuak zahar-berritzen


Aurtengo Durangoko Azokan lan aberasgarria heldu zen nire eskuetara, Barakaldoko Hala Dzipo Kultur Elkarteak argitaratutako diskoa alegia. Proiektu honen gidaritza David Nanclares eraman du, baina laguntzaile finak izan ditu ondoan, besteak beste: Asier Ercilla, Alberto Markos, Eider Zenarrutzabeitia, Idoia Kareaga, Asier Zubelzu, Rufoh edo Endika Lahaine esaterako. Hala ere nabarmentzekoa da diskoan berebiziko garrantzia dutenak elkarte honetan ikasten ari diren gazteak direla, 8-14 urte bitarteko ikasleek abesten dutelako diskoan.

 

Oinarrian 12 abesti tradizional berriztu eta gaurkotu egin dituzte moldaketa oso interesgarriekin. Horretaz gain eduki gehiago ere badatoz lan honetan: kanten letra eta partiturak, karaoke bertsioak eta baita midiak ere. Begira nola burutu zuten lan eder hau:




Benetan eskertzekoa horrelako elkarteek bultzatzen dituzten ekimenak, honetaz danok baliatzen baikara.




Informazio gehiagorako: Hala dzipo Elkartea

Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *