diskoa

LAGUNARTEAN, Gaizka Peñafiel



Aurreko sarrera pare baten komentatu bezala diskoa preparatzen aritu naiz udaratik eta kalean da jada digipack formatuan. Lanaren izenburua "Lagunartean" da, hala egin genuelako eta Baga-Biga diskoetxearekin argitaratu da. Bertan pop-folk-triki bezala definituko ahal ditugun 10 kanta topa ditzakezue eta horretaz gain badira testu eta argazkiak ere.


Diskoan infernuko hauspoak gutxitan bezain beste ordezkari ditu. Alde batetik Xabi Solano, Esne Beltzako gidaria, zeinek kanta baten trikia jo eta kantatu duen. Bestetik, Kepa Junkera,  soinu txikia jo duena beste pieza baten eta egunen baten aurreko hauek bezain ona izango den Asier Olazar, neure lehengusu eta ikasleak ere jo du beste kanta baten. Azkenik nik neuk ere 6 kantetan hauspoa astindu dut. Hori gutxi ez balitz, ekoizle musikariak ere badu ibilbide luzea trikitixaren munduan, Asier Ercilla da bera.


Bertan duzue diskoaren "sanplerra" zeinetan kanta bakoitzaren zatitxo bat entzun ahalko duzuen aurrerapen gisa:





Making of bideoa aurreko sarrera baten duzue eta informazio gehiago nahiko bazenukete, diskoak webgune espezifikoa du, honatz:

gaizkapenafiel.com/lagunartean.html

Argazkiak: Alain Asenjo

Aukera duzue CDa zuzenean niri erosteko bitartekorik gabe, eskertzen da eta laguntza guztia. Bi eratara, Tirikitrauki dendan edo hurrengo webgunean:


Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *