Tailer interesgarria antolatu dute Erromoko Kultur Etxean hilabete honetan. Bertan hiru parte hartzaile arituko dira: Agus Barandiaran eta Ander Hurtado (Korrontzi taldeko kideak) eta Ritxi Aizpuru (Baga-Bigako musika editorea). Zita abenduaren 16an da, arratsaldeko 19:00etan. 50 pertsonako kopuru itxia ezarri dute eta izen ematea bihartik aurrera zabalik egongo da ondoko telefonoetan: 944319280 / 944649133. Euskaraz izango da eta doanekoa da.
Bertan trikiti musikaren bilakaera aztertuko dute eta saio praktikoak ere izango dira edukiak hobeto lantzeko.