diskoa

Gozategi, 20 urteko ibilbidea islatuz


Gogoan dut Gozategi taldearen eztanda, Nor-Nori-Nork kanta non nahi entzuten zen sasoi hura. Ni trikitixaz amesten nuen gaztetxo bat baino ez nintzen, baina orduztik 17 bat urte igaro dira. Izan ere, lehendabiziko disko hura epidemikoa izan zen, zabalkunde azkar eta energikoa izan zuelako. Gero helduko ziren beste hiruzpalau disko gehiago, hauek ere arrakastarekin. Eskainitako ehundaka emanaldiak ahaztu gabe.

20 urteko ibilbide hori laburbiltzeko, disko berria kaleratuko dute datorren hilean aurreko lanetako 12-14 bat kanta gaurkotuz, moldaketa berriekin gainera. Ekoizpenaz Mikel Irazoki arduratu da eta ilusioz beteta daudela baieztatzen dute taldekideek.

Laster entzun ahalko dugu beraz lan berri hau, Asier Gozategiren trikitixa ardatz izango duena seguru.


Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *