diskoa

Jose Mari Soraluze "Epelde" zendu da


Larunbatean 97 urte zituela hil zen Epelde trikitilari azkoitiarra. Martirieta bailaran jaio zen 1914ean, Muno baserrian zehazki. Ezizen horrekin ezagutu zuten hastapenetan Epelde baserrian ezkondu zen arte. Orduztik Epelde moduan ezagutua izan da.

2004ko argazkia (Argazki Press)




Aita dultzaineroa zuen baina Jose Marik soinu txikia aukeratu zuen eta frankismoaren garairik latzenetan ere, debekuei aurre egin eta trikitixa jotzen aritu zen plazarik plaza. Hala ere baserriko lanak ez zion utzi kanpora maiz irtetzen. 

Ezagutu zutenek gizon ona zela baieztatzen dute, soinulari fina eta atsegina.




Hileta elizkizunera hainbat trikitilari hurbildu ziren azken agurra emateko eta ondoren ere hauspoa astintzen aritu ziren azkoitiarraren omenez. Trikitilari maitatua Epelde, dudarik ez.



Iturria: Azkoitiko Hitza

Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *