diskoa

Kepa Junkerak disko berria EOSrekin batera


Udaberrian Euskadiko hiribuetan emanaldiak eskainiko ditu Kepa Junkerak Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin batera. Orain dela bi urte lehendabiziko saiakera egin zuten Kursaal aretoan eta oraingoan zuzenekoez gain, diskoa ere kaleratuko dute. Kontzertuen data eta lekuak bertan kontsulta ditzakezue: www.kepajunkera.com 

Udan grabatu zuten gehiena Donostian eta orain nahasketa prozesuan ari dira Balea Musika Ideiak estudioan dena prest izateko hurrengo asteetan. Errepertorioari dagokionez, Keparen pieza ezagunak aukeratu eta moldatu diztuzte kasurako eta sasoi baten telebistan eman zuten kontzertu hura baino kalitate gehiagoko interpretazioa izango da honakoa. Enrique Ugarte arduratu da zuzendaritzaz eta nik uste otsailaren erdialderako prest egongo dela CDa.


Informazio gehiago heltzen den bitartean, bertan duzue egitasmo berri honen hastapeneko momentu bat:



Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *