diskoa

Accordion Samurai

Orain dela pare bat hamarkada Trans Europe Diatonique egitasmoa CD baten islatu zen, Kepa Junkera, Riccardo Tesi eta John Kirkpatrick akordeoilarien eskutik. Accordion Samurai proiektu berri honek badu zerikusia aurreko horrekin, Tesiren parte-hartzeaz gain esentzian antzekoa delako. Disko biak entzuten dituenak horretaz konturatuko da berehala, besteak beste Trioolé kanta komunean dutelako.



Bost soinujole biltzen dira taula gainean eta 10 bat pieza eskaintzen dituzte ahotsetara, beste musika tresnen laguntzarik gabe. Musikari bakoitzak ibilbide luzea du bere estiloan eta uztarketa horrek ematen dio esanahia proiektuari. Japoniar mundu imaginarioak biltzen ditu akordeoilariok, emanaldi oso melodikoak sortuz.


Bertan duzue bideo bat eta baita egitasmoaren webgune eta Spotify-n entzuteko estekak ere bai:





Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *