Trikitilari gehienek erromerietarako sena dute eta askok bete egiten dute beharrizan hori, beste batzuk ordea taula azpitik gozatzen dute emanaldiaz. Oraingoan erromeria etxean muntatu ahalko dugu. Izan ere, Euskal Herriko Trikitixa Elkarteak oinarri musikal batzuk igo ditu Soinuaren Hotsa webgunera horren gainean jo ahal izateko.
Momentuz sei baino ez daude, baina gehiago gehituko dituztela espero dugu, benetan baliagarriak direlako. Demostratuta baitago zein onuragarria izan daitekeen ikasketa prozesuan grabaketa baten gainean jotzea, are gehiago hauek bezala kalitatezkoak badira. Nola ez Sib tonuan daude, edonork erabili ditzan. Bertan dituzue:
Ez daukazue aitzakiarik, egun batez baino ez bada, erromeri-soinujole sentitzeko.
Oskar Estanga, Trikizio taldearekin 2011ko Kilometrotan (Argazkia: Gaizka Peñafiel) |