Disko honen berri eman nizuen orain dela aste batzuk eta gaur salgai jarri dute jada, Ipar Haizea izenburupean. Momentuz datu gutxi dago baina eskuartean dudanean kontatuko dizuet zer dakarren eta zer iruditzen zaidan. Hala ere lehengoan aurreratu bezala Keparen kanta ezagunenak izango dira ardatza, sinfonikoki zaharbierrituak noski.
Dendetara heltzen den bitartean diskoetxera zuzenean eskakizuna egin dezakezue, erosteko asmorik baduzue, hurrengo e-posta helbidera mezua bidaliz: hirirecords@gmail.com
Bertan gaur diskoaren ibilbideari hasiera emateko kaleratu duten irudia, albumaren azala alegia, eta aurrerapen kantaren bideoklipa.
Iturria: Kepa Junkera Web
Spotify plataforman entzungai jadanik: Kepa Junkera – Ipar Haizea