Orain dela sei urte lehendabiziko diskoa kaleratu zutenetik plazarik plaza ibili dira Kupela taldekoak. "Gau Giro" lehenengo lan horren ondoren, "Pagotxa" eta "Arriskua maite" heldu ziren eta laugarrena prest dute martxoaren 22an aurkezteko. Diskoaren izenburua "Gailurrak ikutuz" izango da eta bertsolaritzak aparteko presentzia izango du lan honetan. Izan ere Anjel Larrañagak buruan gordeta zituen bertsolari batzuen bertsoak aukeratu ditu eta Xabier Zabalek musika jarri die. Ohiko erromeria giroa izango du diskoak, taldearen esentziari jarraiki.
Bertan duzue diskoaren azala eta baita kanta bakoitzaren zati bana entzuteko aukera: