Urtero legez martxoan ospatzen den jaialdia datorkigu, San Jose Trikiti Jaialdia alegia. Aurten ere Azpeitian ospatuko da, Soreasu Antzokian arratsaldeko 17:30etan. Zita martxoaren 17an izango da eta sarrerak salgai daude jada ohiko lekuetan 12 euroren truke. Hiru panderojole omenduko dituzte eta bikote hauek arituko dira taula gainean:
- Astiasaran II eta Izer
- Laja II eta Narbaiza
- Epelde eta Iturbide
- Laja eta Landakanda
- Zabale anaiak
- Lutxurdio eta Aitziber
- Izer eta Alabier
- Elortza anaiak
Jaigiroa bermatuta dago.
Iturria: Euskal Herriko Trikitixa Elkartea