Maiatzaren 19an ospatuko da Loiun Bizkaiko Trikitixa Eguna. Eguerdiko 12:00etan kalejirak egingo dira herrian zehar eta ondoren bazkaria izango da frontoian. Arratsaldeko 18:00etan Aire-Aire taldearekin erromeria antolatu dute plazan, jaiari amaiera emateko.
Bazkarian izena emateko asmoa duenak Bizkaiko Trikitixa Elkartearekin harremanetan jarri baino ez du egin behar, kartelan agertzen den bezala.