diskoa

Erromeria Eguna Itziarren 2012

Azkeneko urteetan bezala aurten ere Erromeria Eguna antolatu dute Itziarren. Maiatzaren 5ean izango da eta ekitaldiak goizeko 11:00etan hasiko dira kalejirarekin. Beste jaien antzera bazkaria eta erromeriak izango dira ondoren. Parte hartuko duten trikitilariak honek izango dira: Gari eta Iñaki, Tapia eta Leturia, Jagoba Uranga eta Maialen Arzallus, Agurtzane eta Ion Elustondo.

Bezperan, maiatzak 4, hitzaldia antolatu dute "Trikitixa atzo, gaur..." izenburupean eta hizlariak Asier Gozategi, Iker Goenaga eta Oskar Estanga izango dira. Berau apaiz-etxean izango da arratseko 20:00etan.

Informazio gehiago ondoko kartelean:



Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *