diskoa

21 BOuTONS, hirugarren diskoa prest

21 BOuTONS akordeoi diatoniko jotzaile bikote baten izena da. Izan ere gurean hain ohikoa ez den formazioan aurkezten dira, kasu gehienetan beste musikarien laguntzarik gabe. Alde batetik Pere Romaní kataluniarra dugu eta bestetik Marinette Bonnert belgiarra. 2006an Vienan topo egin zuten eta orduztik bi disko kaleratu eta hamaika emanaldi eman dituzte. Errepertorioari dagokionez norbere herrialdeko musika tradizionalaz gain, Euskal Herria, Frantzia edota Irlandako musika ere lantzen dute, baita konposizio propioak ere.



Hirugarren lana prest dute eta ekainean argitaratuko dute "Sur son 31" izenburupean. Perek Euskal Herriko soinujoleekin lotura estua du eta primeran islatzen da making of-eko musika entzuten baduzue. Bertan laburpen bideoa, zeinetan Romanik konposatutako "Arin-arin 21" izeneko kantua entzun daitekeen arurrerapen gisa.




Informazio gehiago: http://21boutons.wordpress.com

Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *