diskoa

PRACTICE YOUR MUSIC, aplikazio berria

Irakaskuntzan azken urteetan 2.0 terminoa askotan ahoskatu izan da eta medio fisiko asko jarri dira ikasleen ikaspen prozesua teknologia berrien bidez errezteko asmotan. Baina sarritan ideia eta metodo falta izan da gabeziarik handiena, arlo pedagogiko eta ludikoa baztertuz. Horrexegatik Balea Musika Ideiakeko lantaldea teknologia berri bat ekoizten ari da, aitzindaria izango dena dudarik gabe. Berau, Practice Your Music (PYM) izenaz ezagutuko dugu aurrerantzean.


Kantuak ikasteko era asko daude, baina holakorik ez dut uste inoiz ikusi duzuenik. Abestia entzun ahalko dugu, tonalitate ezberdinetan gure beharrizanen arabera eta nola jotzen duten ikusteaz gain partitura ere eskuragai egongo da aplikazio berdinean. Hamaika aukera ematen ditu software honek; pistak isilarazi, geure interpretazioa grabatu edo gu geu pantailan taldearekin batera agertzea esaterako. Hala ere, garrantzitsuena gustuko ditugun piezak era atsegin eta aberasgarri baten ikasteko aukera izango da. Guzti hau gutxi ez balitz, proiektu honetan musikari apartak parte hartzen ari dira eta horrek lanaren kalitatea bermatu baino ez du egingo. Baina aproposena martxan ikustea denez, hona hemen aurkeztu duten aurrerapen bideotako bat:



Gure ikasle gehienek, teknologia berrietan jaioak izanik, era naturalean barneratuko dute metodo berri hau eta askorentzat oso mesedegarria izango da. Baina ikasle autodidaktek ere zinez eskertuko dute lan hau, erosoa bezain praktikoa delako eta etxeko berotasunean erabili daitekeelako.

Aplikazioa datozen hilabeteetan eskuragai izango dugu eta informazio sakonagoa emango dugu orduan. Bien bitartean aplikazioaren webgunean topatuko duzue eduki gehiago:

Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *