diskoa

EMON taldearen bigarrena

Orain dela aste batzuk Emon taldea desegin egiten zela irakurtzeko aukera izan genuen, proiektu berrien bila. Baina birplanteatu eta taldearekin aurrera egitea erabaki dute, bigarren lan hau adierazgarri. Izan ere 2010. urtean kaleratu zuten lehendabiziko lana "Piztu herria" izenburuaz eta bigarren hau udazkenaren hasieran helduko da "Konfeti kolore" izenburupean. Trikitixak presentzia handia du taldean, Aritz Alustiza trikitilariaren eskutik.


Honezkero aurrerapen kantua aurkeztu dute eta ematen du lehendabiziko diskoaren ildoa jarraitzen dutela musikariok. Erritmo dantzagarriak eta melodia itsaskorrak barne, jaigiroko musika aproposa dudarik ez. Bertan duzue singlea, diskoa prest izan bitartean entzun dezazuen, "Txosneroak":


Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *