diskoa

IOSUNE MARIN, bihotzaz kantuan

2010eko Kantu Txapelketako bideo baten bitartez ezagutu nuen hernaniar gazte honen talentua. Bera Iosune Marin da, 19 urteko kantautore eta gitarjolea. Ai ene! erromeria taldearen partaidea da baina oraingoan bakarlari moduan maketa kaleratu berri du, 6 kantuz osatua. Diskoko musikarien artean soinujoleak ere baditugu. Alde batetik Eneritz Bengoetxea trikitilaria eta bestetik aski ezaguna den Joxan Goikoetxea, soinua jotzeaz gain teknikari lanak ere egin dituena. Horietaz gain, Esne Beltzako Ion Mari Beasainek ere parte hartu du gitarra elektrikoaz, Aitor Huizi biolinjoleak eta Susana Elosegi gitarjoleak lantaldea osatuz.


Iosune bihotzaz adierazten den horietakoa da eta bere musika entzun ezkero horretaz jabetuko zarete berehala. Gaztea den arren, heldutasun maila itzela islatzen du lan honek, normalean horrelako sentimenduak hain ondo adierazteko bizitzak inoiz egurtu behar izan gaituelako. Melodia goxoak, denbora gelditzen dutenak, ametsetan kulunkatzen gaituztenak. Nire miresmen guztia musikari honentzako, bihotzez.

Bertan duzue trikitixaz hornitutako kantua, diskoari izena ematen diona gainera, Zeru horiek eta beste bat gehiago gozatu dezazuen, Bapatean.





Maketa erosteko edo kontrataziorako e-posta bat idatzi honako helbidera. Hitza ematen dizuet merezi duela.

iosune_93@hotmail.com

Share this post

Beste albisteak

Hurrengo albistea
Mezu berriagoa
Aurreko albistea
Mezu zaharragoa

Kontaktua

Izena

Helbide elektronikoa *

Mezua *