Azkeneko asteetan trikitixa egunak ditugu non nahi eta datozen asteburuetan ere aukera izango dugu ospakizun hauetaz gozatzeko. Oraingo honetan Zaldibarren da zita, ekainaren 16an. Ekintziei goizeko 11:30etan emango dizkiote hasiera herriko plazan. Ondoren kalejirak izango dira 12:30etan emanaldia heldu arte. Bazkaldu eta ondoren, ohitura den legez, erromeria izango da Trikidantz taldearen eskutik.
Bazkarirako tiketak eskatzeko honeko helbidera e-posta bidali dezakezue:
Bertan trikitixa eguneko kartela zehaztasun guztiekin: