Lizargarate Trikitizale Elkarteak beste proposamen interesgarri bat plazaratu du urriaren 5erako, bertsoak eta trikitixa uztartzen dituen Soinuberbak jaialdia hain zuzen ere. Zita Oñatiko Zubikoa pilotalekuan izango da gaueko 22:30etan eta sarrerak salgai daude kultur etxean 10 euroren truke.
Trikitilari ezagunek parte hartuko dute; Harkaitz Allur edo Joseba Tapia esaterako eta horiekin batera bertsolari entzutetsuak ere; Paiatarrak edo Irazu besteak beste.
Iturria: Lizargarate Trikitizale Elkartea