Aurreko
urteetako arrakasta ikusita, argazki lehiaketa izango da berriz ere Infernuko
Hauspoa webgunearen eskutik. Parte hartzeko, argazkiak emailez bidali behar
dituzue hurrengo e-postara: gaizkapenafiel@gmail.com.
Argazkien gaia trikitixa izango da, beraz, trikitixarekin zerikusia
dituzten irudiak bidali behar dituzue. Ez dira trikitixari ataratako
argazkiak izan behar derrigorrez, zuek trikitixa jotzen ere agertu ahal zarete
edo okurritzen zaizuena. Izan ere sormena eta irudimena oso kontutan edukiko
dira garailea aukeratzeko orduan. Eta noski, ez du balio Interneten topatutako
argazkia bidaltzea, irudi originala izan behar du eta. Argazkiari efekto
ezberdinak jartzea eta muntaiak egitea onartuta dago. Zuetako bakoitzak 2
argazki bidali ditzake lehiaketan parte hartzeko eta honi zuzendutako
webgunean jarriko dira, heltzen diren heinean.
ENTREGATZEKO AZKEN EGUNA: 2012ko abenduaren 9a
Garaileak, “Ipod Shuffle” bat
irabaziko du. Bigarrenak Gozategiren disko berria eta hirugarrenak Gaizka Peñafielen “Lagunartean” diskoa. Sarituen izenak abenduaren 20an emango dira
jakitera, txapelketako web orrialdean bertan.
Balorazioa parte
hartzaile guztien artean egingo da eta berdinketa egon ezkero antolatzaileak
erabakiko du irabazlea. Hiru argazki aukeratu beharko dituzue botoa emateko
garaian, bakoitzak duen zenbakia kontutan hartuz eta ezingo da norberaren
argazkia aukeratu. Botoak emateko, mezu pribatu edo email baten bidez jakitera
eman zuen gustukoenak direnak. Bozkatzen duzuen guztien artean Gaizka
Peñafielen “Lagunartean” diskoa zozketatuko da.
ANIMATU ETA PARTE HARTU!
Argazkia: Naia Ouro