Iaz Euskal Herriko Trikitixa Eguna berreskuratu egin zen denboraldi bateko isiltasunaren ondoren eta aurten ere ospatzeko asmoa dago. Kasu honetan Bergaran izango da urriaren 27an. Goizean kalejirak izango dira herritik barrena eta ondoren ohiko bazkaria, trikitizaleen topagune izaten dena. Berau frontoian egingo dute eta arratsaldean Bide Batez erromeria taldearen emanaldia izango da.
Bazkarirako tiketak hasteko EHko Trikitixa Elkartean izango dira salgai 15 euroren truke.
Iturria: Euskal Herriko Trikitixa Elkartea